XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN IRUDIA.

Lenguak eta Pachi (ijitua).

PACHI: ¿Zeiñ da kantari eder ori? Egun on echekuak (Atetik).

LAURAK: Bai, zuri ere.

PACHI: Beon baimenarekin (Aurreratzen da) ¿Emen bizi alda Manu?
MANU: Uztez bai.

MIKELA: Bai, bera da.

ANTONI: ¿Astu alzayo bedorri dala izen ortakua!
MANU: ¿Zer nai den bada? Iñoren esanera ez den erreza gaurko egunian fiyatzen.

PACHI: ¿Beraz, zu zera?.

MANU: Ala diyote.

PACHI: ¿Oraindik ere dudan zaude? (Abek baserritarrak abek: azkenian beren izenez ere duda jartzen dute).

Itz bi nai nituzke bada zurekin egiñ.

MANU: Lantegi ederraren jabe zera ikusten danez.

PACHI: ¿Zer bada?.

MANU: Nola ez dakitan nik itzak egiten, eta zuk esan dirazun nerekin egin bear dituzula....

PACHI: Bai zerbait nai nizuke zuri esan.

JOSE: (Antoni-ri) ¿Au alda zure atzetik dabilkizuna?.